ONGI ETORRI GURE BLOGELETARA!



Hau Bagatza eskolako 4. mailakoen blogela da. Hemen 42 ikaslek hartzen dugu parte eta noizean behin gure azken berriak kontatuko dizkizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ongi ibili lagunok!







2011-01-27

ANBOTOKO MARI ETA ORRAZI GALDUA

Kaixo lagunok!
Otsailaren 1ean Barakaldoko antzokira joango gara berriz. Badakizue zer antzezlan ikusiko dugu? "Anbotoko Mari eta orrazi galdua"! Ze polita!
Datorren astean da baina gu ja joateko gogoz gaude. Hurrengoan duzue laburpen bat jakiteko zeri buruzkoa den ikusiko dugun antzezlana:



Odei estatua biziduna bezala kalean lan egiten duen mutiko gaztea da. Uda eguzkitsu batean amama misteriotsu bat ezagutuko du; Mari da andrea, Anbotoko Mari. Honek azken zazpi urteak hirian eman eta gero mendira bueltatu behar du.. Baina Anbotoko Marik orrazia galdu duela esango du eta, ondorioz, ezingo du mendira bueltarik egin.

Odeik Mariri urrezko orrazia bilatzen laguntzeko eguzkirik ez dagoen lekura bidaia ahaztezina egingo du. Hiriko lurraren azpian dagoen mundu magikoan zenbait izaki mitologikoekin topo egingo du: Behigorria, Basanderea eta Lamia, besteak beste.

Odeik, batez ere, Anbotoko Mariri esker, bihotz-bihotzez eta indar guztiz sinesten den hori egia dela ikasiko du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario