ONGI ETORRI GURE BLOGELETARA!



Hau Bagatza eskolako 4. mailakoen blogela da. Hemen 42 ikaslek hartzen dugu parte eta noizean behin gure azken berriak kontatuko dizkizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ongi ibili lagunok!







2012-10-10

BIDAIATZERA UNAI BASURKOAREKIN

Bagatzako laugarren mailako ikasleok zuen bidaia jarraituko dugu gogoz.Espero dugu zuekin ibilbide luze hau gozatzea.

Agur bero bat

2012-03-07

UNIBERSOA

KONTZERTU DIDAKTIKOA

Hirugarren mailako ikasleak Barakaldo Antzokiara  joan ginen herriko banda entzutera.Ekitaldia laburra izan zen ez aspertzeko eta gainera posiblea zen parte hartzea.
Guk instumentu guztiak ikusi ditugu gugandik hurbil zeudelako.
Oso politak eta alaiak izan ziren konposizio guztiak.

2011-05-23

aste

kulturala


Ailegatu da Bagatzara Aste Kulturala! Urtero bezala, egun hauetan zehar ekintza dibertigarri eta interesgarriak izango ditugu: English theatre, txontxongiloak, Pintxo eguna, Euskal Herriaren aldeko manifestoa, ikasleek presturiko dantzak eta abestiak eta abar.
Ondo pasa dezazuela!

2011-05-16

DONOSTIAKO AQUARIUM

Orain dela gutxi, Donostiara joan gara. Donostia Gipuzkoako hiria da.Autobusez abiatu ginen haraino eta ordu bat baino gehiago iraundu zuen bidaiak. Hara ailegatu bezain pronto aquariumera joan ginen eta monitore jator batzuekin egin genuen bisita. Oso gauza interesgarriak ikasi genituen, adibidez antxoak beti taldean dabiltzala eta egunero arduraduna joaten da aldatzen.
Horrez gain, ikusi genituen Kantauri Itsasoko arrainak, Tropialdeko arrainak, balearen hezurdura, itsasontziak eta abar.
Bisita amaitu ondoren, parkera joan ginen bazkaltzera eta gero jolasten eman genuen denbora Barakaldora bueltatu arte.

http://youtu.be/nja08Q443to

http://youtu.be/RjX6UpJHEOA