ONGI ETORRI GURE BLOGELETARA!



Hau Bagatza eskolako 4. mailakoen blogela da. Hemen 42 ikaslek hartzen dugu parte eta noizean behin gure azken berriak kontatuko dizkizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ongi ibili lagunok!







2011-05-16

DONOSTIAKO AQUARIUM

Orain dela gutxi, Donostiara joan gara. Donostia Gipuzkoako hiria da.Autobusez abiatu ginen haraino eta ordu bat baino gehiago iraundu zuen bidaiak. Hara ailegatu bezain pronto aquariumera joan ginen eta monitore jator batzuekin egin genuen bisita. Oso gauza interesgarriak ikasi genituen, adibidez antxoak beti taldean dabiltzala eta egunero arduraduna joaten da aldatzen.
Horrez gain, ikusi genituen Kantauri Itsasoko arrainak, Tropialdeko arrainak, balearen hezurdura, itsasontziak eta abar.
Bisita amaitu ondoren, parkera joan ginen bazkaltzera eta gero jolasten eman genuen denbora Barakaldora bueltatu arte.

http://youtu.be/nja08Q443to

http://youtu.be/RjX6UpJHEOA

No hay comentarios:

Publicar un comentario