ONGI ETORRI GURE BLOGELETARA!



Hau Bagatza eskolako 4. mailakoen blogela da. Hemen 42 ikaslek hartzen dugu parte eta noizean behin gure azken berriak kontatuko dizkizuegu. Espero dugu zuen gustokoa izatea! Ongi ibili lagunok!







2011-03-23

LURRASKA

Martxoaren 14 eta 15ean Lurraska baserri-eskolan egon ginen 1. eta 2. mailakoak. Astelehen goizen ailegatu ginen hara eta heldu bezain pronto ezagutu genituen monitoreak, motxila eraman genuen tokatu zitzaigun gelara eta patioan eman genuen tartetxo bat jolasten.
Gero, basora joan ginen monitore eta irakasleekin. Bidetik, zuhaitzak, zuhaixkak eta loreak ikusi genituen eta animaliak ere aurkitu genituen. Bueltan bazkaltzera joan ginen. Oso janari gozoa zegoen!


Arratsaldea eman genuen ogia egiten ikasten, eta gauean, afaldu ostean diskotekara joan ginen. Ederto pasatu genuen dantza egiten!


Hurrengo egunean, animaliekin eman genuen goiza eta zalditan ibili ginen. Pottoka batean ibiltzeko aukera izan genuen; batzuek lasai ibiltzea eskatu genuen; beste batzuek, ordea, azkarrago.


Bazkaldu ondoren Barakaldoraino abiatu ginen autobusean.


Ze polita zen Lurraska! Paisaia naturala larrez eta animaliez beteta.


Hurrengora arte Lurraska!

No hay comentarios:

Publicar un comentario